Oriko gailurra egin ostean, behelainoa eta euria bidelagun genituela jeitsi ginen Larruneko portura. Bertatik ikusten zen parajeak txunditu gintuen... Iratiko basoa agerian zen, lainoz erdiestalita, eder eta oparoa. Momentu batez, bazirudien basoa arnasten zegoela, basoaren arima somatuko bagenu bezala... bizi bizirik.