martes, 19 de octubre de 2010

SWITZERLAND


Blanca inmensidad,
belleza abrumadora..
Y Silencio,
blanco silencio.
El infinito diluye los límites.
La montaña nos traspasa...
Y Todo cobra Sentido.

Suizarainoko bidaia egin genuen udaldean, Alpeen zonaldea ezagutzeko asmoz. Gure asmoa, Frantzia zeharkatu eta Interlaken deritzon eskualderaino iristea zen, eta halaxe egin genuen. Zonalde hau, lakuz, ur jausiz eta mendiz osaturiko paradisu naturala da, eta Suizan pasatu genuen denboran zehar, aho zabalik geratu ginen askotan bertako naturaren edertasuna mirestuz. Umeen moduan, zirrara etengabean disfrutatuz.
Naturaren hegemonia nabarmena da, eta ez dago beste ezertarako lekurik. Ez dago tokirik eguneroko buruhausteentzako, ez eta gure 'haundikotasun pertsonalentzako'... naturak garrantzia ez duten gauza guztiak aldebazterrean uzten ditu, bere edertasunean 'gu' desagertzen gara... ta bihotza guztiz betetzen da...poztasunez, eskerronez... zoriontasunez.


lunes, 18 de octubre de 2010

JUNGFRAU (4.158m)

Junfrau, 'la virgen'.
Majestuosa, se alza hacia el cielo y acaricia las nubes con inocente presencia.

Suizako Interlaken eskualdeko mendien artean, Junfrau da gailurrik aipagarrienetarikoa. Alde batetik agerian den bere edertasunagatik, eta bestetik, Europa mailan altuen dagoen tren geltokia, bertan dagoelako: Junfrujoch izenekoa, eta 3.454m-tara kokatua. Bertara igotzeko aukera izan genuen, oskarbi zen egun batean, eta ingurune paregabeaz disfrutatu genuen. Gailur honen magalean, sentsazioa oso intentsoa da, mendiaren presentzia bera oso intentsoa bait da, koloretan, formetan... bere izaera propioa arnastuz.
Abentura izugarria izan zen...zorionekoak gu!

domingo, 17 de octubre de 2010

Rocamadour


Frantzia zeharkatzen geundela, iraganera bidaia ere egin genuen honako honetan. Ertaroko harresi honen alboan, errez imajinatu dezakegu gure burua aspaldiko garaietako abenturak bizitzen.  Isil-isilik irudiari begiratzen badiogu, dorretxeak agian, herri honen istorio izugarriak kontatuko dizkigu, ssss...

sábado, 16 de octubre de 2010

Iratiren Arima


Oriko gailurra egin ostean, behelainoa eta euria bidelagun genituela jeitsi ginen Larruneko portura. Bertatik ikusten zen parajeak txunditu gintuen... Iratiko basoa agerian zen, lainoz erdiestalita, eder eta oparoa. Momentu batez, bazirudien basoa arnasten zegoela, basoaren arima somatuko bagenu bezala... bizi bizirik.

viernes, 15 de octubre de 2010

Irati



Iratiko basoan kokaturik dagoen Uharkatik bueltan geundela, honako paraje ederrarekin topo egin genuen. Mendiak eta urak, eskailera natural bat sortu dute, errekaren ibilbide bihurtuz. Lurra mantu gorriz estalita ageri da urtaro honetan, eta argia, lainoartetik heltzen da basora, hezetasunak sortutako goroldio berdea nabarmenduz.
Euria-eguzkia... gora-behera... hezea-lehorra... berdea-gorria-marroia... ura-lainoa... naturaren kontrasteen espresio eta etengabeko eraldaketaren islada.

jueves, 14 de octubre de 2010

Irati


Udazken puri-purian disfrutatu genuen Irati basoaz. Kolore aberastasuna izugarria da, gure zentzumenen gozamenerako. Mota guztietako horiak, gorriak, laranjak, berdeak...non-nahi; naturaren edertasun eta gaitasunaren islada paregabea. Photoshop ote da? diogu askotan argazki batetako koloreak ikustean; ahaztu egiten bait zaigu teknologiek natura dutela inspirazio iturri, eta naturaren ahalmena gizakiona baino askoz zabalagoa dela.
Iratin egin genituen ibilbide ezberdinen artean, Urbeltza errekaren ibilbidea dago. Edurneko baselizan hasi ginen eta errekaren bideari jarraitu genion, ura alde batera eta arteen basoa beste aldera genuela. Ibilbidean aurrera gindoazela, zentzumenak esnatzen ziren: bustitako lurraren usaia, euri tanten soinua, hostoak zuhaitzetatik erortzen zireneko sentsazioa,  lurreko orbelak zapaltzearen soinua, erreraren hotsa... Isiltasunean, basoak asko zeukan adierazteko... eta gu, isilik, entzuten saiatu ginen... ilunabarrak harrapatu gintuen arte.
Egun paregabea pasatu ondoren, Isabarako bidea hasi genuen, afari goxo bat hartzeko asmoz, baina Iratik beste opari eder bat eskaini zigun 'etxerako bidean'. Autobidean salamandra eta igel piloa zeuden, gure poztasunerako. Han zeuden, ilunetan... beraien presentziaz, basoa gauez ere bizirik jarraitzen duela esan gura moduan.
                                         Basoan, bizitza momenturo...non-nahi.