martes, 28 de septiembre de 2010

Larranoko Estalpia


Ilargi beteko gaua,
mendiaren argi eta itzalak,
haize hotzaren zirrara,
eta aspaldiko ilusioa bihotzean...

Motxila bete eta Urkiolako Larranon gaua pasatzeko asmoz hasi genuen gorako bidea. Aspaldiko ilusioa genuen Larranon denda jarri eta gaua pasatzearena, eta uste bezain berezia izan zen. Paregabea da bertako ikuspegia, eta gau hartan, ilargiaren argiak mendi tontorretako itzalak nabarmentzen zituen, edertasunez beteriko ingurune magikoa sortuz...eta gu, momentu horren parte sentitu ginen... pozik, eta bat.